Sorkuntza saioa Leioako Betiko Ikastolan

Aste honetan sorkuntza saioa garatu du Oihana Leundak Leioako Betiko Ikastolan. Oihana, zarauztarra eta artista, ilustrazioan eta animazioan espezializatzen da. Saio honetan, sorkuntza-prozesuak lehenengo pertsonan bizi eta esperimentatzeko dinamika ezberdinak garatu ditu LH5.mailatik hasi eta DBH 4.mailara bitarteko ikasleekin. Espazioaren bizipenetatik abiatuta, patioaren erabileraren inguruko hausnarketan sakondu dute jada ikasleek, eta sorkuntza prozesuekiko konfiantza garatu ondoren, gogotsu daude hurrengo saioan jolas-ingurune hezitzaileak irudikatu eta proposatzeko.

Sorkuntza Leioa A

Sorkuntza Leioa B