Sorkuntza saioa Gasteizko Egibide Ikastetxean

Aste honetan sorkuntzasaioa garatu du Irantzu Lekue artista gasteiztarrak Egibide Ikastetxean. DBH 1.mailatik DBH 4.mailara bitarteko ikasleekin osatutako taldearekin,  espazioarekin harreman estua duten artelanak ikusi eta azaldu ditu, espazioek sortzen dituzten sentimenduak adieraziz. Modu honetan, ikasleen ikuspuntu kritikoa landu nahi izan da, ideiak garatuz, eta indibidualki zein taldeetan eta besteen aurrean ikuspuntu ezberdinak adierazteko tresnak ezagutuz eta defendatuz.

e3proiektua_sorkuntza_egibide02