Programazio saioa | Ikasleak diseinu lanetan Leioako Betiko Ikastolan

Azaroaren 23an, Leioako Betiko Ikastolako ikasleekin programazio saioa garatu zuen nondik arkitektura eta hezkuntza ikerkuntza estudioak. Ikastolako errealitatetik urrunduz, erlazionatzeko eta jolasteko ametsetako jolas inguruneak irudikatu zituzten ikasleek arkitektoekin elkarlanean. Ikastolako ikasle ororentzat gainontzekokin erlazionatzeko, jolasteko eta egoteko espazioek izan behar dituzten ezaugarriak asmatzeko erronka luzatu zitzaien, eta adin ezberdinetako ikasleekin eratutako talde txikietan, proposamen interesgarriak sortu ziren. Jolas arauturako inguruneetaz gain, bi mota ezberdinetako proposamenak gailendu ziren. Alde batetik, jolas motorra bideratzeko egitura ezberdinak: txirristak, tirolinak, salto egiteko elementuak, etab. eta, bestetik, lagunartean lasai egoteko txoko espezifikoak: eserlekuak, irakurtzeko espazioak, musika entzuteko guneak, etab. Ikasleen ekarpen eta proposamenetan oinarrituta, nondik arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioak Leioako Betiko Ikastolako kanpo espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko ideia-proiektua garatuko du.

leioa_05

leioa_02 leioa_03 leioa_04

 

 

 

 

 

 

 

leioa_06

Post A Comment