Zergatik?

Aditu ugariren arabera, eraikitako ondarearen eta ingurunearen ezaugarri arkitektonikoek eragin zuzena dute ikasle eta irakasleen emozioetan, eta, beraz, baita erlazionatzeko eta ikasteko moduan ere.

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua

E3 ezina ekinez egiteko proiektua eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da.

Ingurune
hezitzaileak

Zer transmititzen digute gure ikastetxeetako espazioek? Zein eragin dute gugan? Jangelak, korridoreek, sarrerak zein ikastetxeko komunak ere hezkuntza-ingurune direla kontuan izanik, ikaskuntza prozesua ikastetxeko bizitzaren bidez espazio guztietara zabaldu nahi da.

Eskola-espazioak eraldatzeko bidea

Arkitektura, pedagogia, antropologia eta artea uztartuz, ikasle, irakasle eta familiek diziplina ezberdinetako adituekin elkarlanean ekingo diote eskola-espazioak eraldatzeko bideari, haurrak zein gazteak prozesuaren protagonista izango direlarik.

Bitartekaritza

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren babesarekin, nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioak diseinatu eta sustatutako ekimena da E3 Proiektua.

Helburuak

1. Inguratzen gaituzten espazioen eta transmititzen dituzten balioen arteko erlazioa ulertzea eta horren inguruan hausnartzea.

2. Ikasleak ikastetxearekiko duten identitate-erlazio espaziala lantzea.

3. Eskola espazioak eraldatzeko proiektu etiko eta jasangarriak sortzea.

Bizi eta ikasi

Diseinu- eta sormen- prozesuetan oinarrituta, balio etiko eta jasangarriak transmitituko dituzten ingurune hezitzaileetan bizi eta ikasi ahal izateko aukera da ezina ekinez egiteko proiektua.

Diziplinarteko diseinu prozesuaren egituraketa

Proiektua diziplinarteko lan-talde baten bidez garatuko da: arkitektoak, artistak, pedagogoak, antropologoak, irakasleak, ikasleak, auzo eragileak, etab. Helburu pedagogikoak aintzakotzat hartuz, eskola-espazioak (korridoreak, ikasgelak, sarrera, komunak, jangela, patioa etab.) eraldatzeko eta ikasleak aldaketa prozesu horren ekintzaile bihurtzeko interesa duen edozein ikastetxeri zuzenduta dago. Haurrak eta nerabeak protagonista izango direlarik, diziplina anitzeko profesionalekin elkarlanean garatuko da proiektua, eta ikastetxeko irakasle eta gurasoek ere parte-hartuko dute. LH, DBH zein Batxilergoko ikasleentzat diseinaturiko programa bada ere, 12-18 urte bitarteko ikasleen parte-hartzea da bultzatu nahi dena.

2018/2019 ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan, E3 ezina ekinez egiteko proiektua Euskal Autonomi Erkidegoko bi ikastetxetan gauzatuko da.

ELKAR SORKUNTZA PROZESUAREN EMAITZA ESPAZIOA ERALDATZEKO IDEIA-PROIEKTU BATEN GARAPENA IZANGO DA.

Aditu eta erabiltzaileen arteko elkarlanean oinarrituta, diseinu-prozesu kooperatibo bat eramango da aurrera. Ikastetxe bakoitzean lan-talde hetoreogeno bat eratuko da, adin, genero eta jatorri ezberdinetako ikasleak, irakasleak, gurasoak eta adituak bilduko dituena. Saio praktiko eta manipulatiboen bidez, diseinu-prozesuari ekingo zaio ondorengo sekuentzia jarraituz: diagnosia, sorkuntza eta programazioa.

DIAGNOSIA

Hausnarketa eta kontzientziazioa. Pedagogian aditua/antropologian + ikastetxeak + nondik

Aukeratutako eskola-espazioaren diagnosia egingo da, ikasleek ingurunearekin duten erlazio identitarioan oinarrituta, eta ingurunearen erabilera behatuz. Ikastetxearen hezkuntza-proiektua ere aztertuko da. Hezkuntza komunitateak arkitektura pedagogikoaren inguruko formazioa ere jasoko du, espazioa faktore pedagogiko gisa lantzeko baliabide ezberdinak ezagutuz.

SORKUNTZA

artista/sortzailea + ikastetxeak + nondik

Ikasle, irakasle eta familiek sorkuntza prozesu ezberdinen bidez, aztertutako eskola-espazioak eraldatzeko proposamen eta ideiak garatuko dituzte, artista/sortzaile eta arkitektoekin elkarlanean.

PROGRAMAZIOA

pedagogian aditua/antropologian aditua + artista/sortzailea + ikastetxeak + nondik

Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza proiektuan, adituek egindako azterketan eta prozesuan zehar parte hartu duten ikasle, irakasle, guraso eta auzoko eragileen ekarpenetan oinarrituta, landu diren eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko ideia-proiektua garatu eta idatziko da.

Parte-hartze deialdiak

2018/19 IKASTURTEA

Aurtengo ikasturtearen lehen hiruhilekoan, E3 proiektuan parte-hartzeko deialdia zabalik dago jada. Edizio honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa du, eta nondik arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioaren gidaritza eta bitartekaritzarekin garatuko da aditu kolaboratzaileekin elkarlanean.

Ikastetxeei zuzendutako deialdi irekia

Euskal Autonomi Erkidegoko Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako edozein ikastetxek parte-hartu dezake, eta edizio honetan bi zentrotan garatuko da proiektua Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Aditu-kolaboratzaileei zuzendutako deialdi irekia

Prozesuan zehar emango diren diziplinarteko ekintza ezberdinetan jarduteko 3 pertsona bilatzen dira: antropologian, pedagogian, soziologian edo psikologian aditua eta bi artista/sortzaile.

Ikastetxeak

LEHEN HEZKUNTZAKO ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ZENTROAK

Funtzio bakarra duten espazioak (komunak, korridoreak, patioa, ikasgelak sarrera, jangela, etab.) eraldatzeko eta ikasleak aldaketa prozesu horren ekintzaile bihurtzeko interesa duen edozein ikastetxeri zuzendutako deialdia.

Aditu kolaboratzaileak

ANTROPOLOGOAK/PEDAGOGOAK + ARTISTA/SORTZAILEAK

Bi motatako kolaborazioetarako pertsonak motatako kolaborazioen bidez: Antropologia, pedagogia, psikologia, soziologia, arkitektura eta artea diziplinartean lantzeko prozesuari elkarlanean ekin nahi dioten profesionalei zuzendutako deialdia.

E3 PROIEKTUA AURREKO IKASTURTEETAN

E3 ezina ekinez egiteko proiektuak bi urteko ibilbidea du. 2016/17 ikasturtean jarri zen martxan lehenengo aldiz, eta egoera ezberdinetara egokituz, 7 ikastetxetan garatu da dagoeneko. Zirkulazio eremuetatik hasi eta kanpo espazioetara, ikastetxe bakoitzean ingurune ezberdinak izan dira aztergai.

2018/19 ikasturtera begira, E3 ezina ekinez egiteko proiektua adituen arteko elkargune bihurtu nahi da haur eta nerabeak protagonista izaten jarraituko dutelarik. Proiektua bi ikastetxetan gauzatzea planteatzen da, prozesu berdintsua jarraituz, eta guraso, irakasle, aditu eta ikasleen arteko elkarrekintzaz gain, ikastetxe parte-hartzaileen arteko elkarlana sustatuz. Modu honetan, eskola-inguruneak eraldatzeko baliabide kolektiboak sortzeko abiapuntua izan daitekeela uste da.

  • Esperientzia 6

  • Esperientzia 5

  • Esperientzia 4

  • Portfolio 3

  • Esperientzia2

  • Esperientzia1

Azken berriak

Zertan ari gara?

  • Ikasleen ahotsa

    Aste honetan, lehenengo lan-saioa garatu dugu Leioako Betiko Ikastolan LH5.mailatik hasi eta DBH 4.mailara bitarteko ikasleekin. Diagnosi saioa izan den hau, psikopedagogian […]

  • Lehenengo saioa

    E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua hasi da. Lehenengo bilera egin dugu eta ohikoa den bezala, dinamika ezberdin batekin jarri gara lanean. Gure […]

  • E3 Proiektua hastera doa

    E3 proiektua hastera doa!

    Dagoeneko definitu da E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren edizio berri honetan parte hartuko duten eskola eta diziplina ezberdinetako profesional […]

  • Ongi etorri

    Ongi etorri E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren web orrira!

    E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua eskola espazioak ingurune-hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da. Eusko […]

Kontaktua

Jarri gurekin harremanetan

Hemen ere bai

Helbidea

Eskola kalea 10, 13.bulegoa
01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa

945306226 · 699159454