Nortzuk?

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren disziplinarteko profesional taldea lanean hasi da. Guztion esperientzia, ideiak eta helburuak elkarbanatuz, bidea denon artean marrazten hasiko gara. Hurrengo egunetan eskolekin bilduko gara eta proiektuaren garapenari ekingo diogu.

Amaia SantamariaAmaia-Santamaria

Amaia Santamaria (Bergara, 1992) Arte graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatibo masterduna, produktu grafikoen diseinuan ere ikasketa osagarriak dituena. Bere ikasketetan zehar argazkigintza eta ikus-entzunezko alorrean espezializatu da, hauek betiere instalakuntzarekin erlazio estua mantenduz proiekzioen bitartez. Bere ibilbide profesionalean hainbat ikus-entzunezko proiektutan parte hartu du, hala nola, bideoklip, teaser eta hainbat laburmetraietan, non bere balioaniztasunari eta ikuspegi orokorrari esker funtzio ezberdinak garatu dituen. Beste batzuen artean, Erlojua eta kukua (2019) (Al Borde Films ekoizlea) dokumentalean arte eta jantzi zuzendaritza, Utero 26 (2019) laburmetraian asistente tekniko eta Bizimodu-Bizileku (2017) lanean zuzendari. Hainbat aipamen eta sari jaso ditu, beraien artean Bizimodu-Bizileku bideo-instalakuntzarekin Goiart-Ordizia(2018) bigarren saria eta Vehemencia  bideoarekin  BIDEOtik, ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programan eta Bilbao School Film Festean parte-hartzea (2018). Paraleloki mediazio artistikoaren bueltan lanean jardun du etengabe haur eta helduei sorkuntza kurtsoak emanez. Bera ere lantegi anitzen bidez trebatzen joan da,  Micromapping. Objektuarekin saiakera. (Bilbao Arte) jaso duen azkenetarikoa izanez.

 

Mikel ManzanosM_Manzanos

22 urte ditut. Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatuta nago Arrasateko unibertsitatean (Mondragón Unibertsitatea – Goi Eskola Politeknikoa). Nire ikasketen hiru lehenengo urteak Arrasateko unibertsitatean bertan kurtsatu nituen, eta nire laugarren eta azkeneko urtea atzerrian ikasi nuen, Kortrijk hirian konkretuki, Belgikan. Nire ikasketen lau urteetan zehar arazo ezberdinak sortze-modu batean nola konpondu eta garatu ikasteko aukera izan dut. Marrazketaz eta produktuen diseinu eta garapenaz daukan interesa eta gustua garatzeko aukera izan dut ere urte hauetan zehar. Lau urteko denboraldi honetan nire ikasketak aldi berean egin ditut monitore/hezitzaile eta entrenatzaile izatearekin batera, nire beste zaletasun handia: hezkuntza, garatzeko oso aukera ona izan dena. Honekin batera, nire ikasketen laugarren urtean hezkuntza-esparruen diseinua ezagutu nuen, lehendik aipatutako gustuko ditudan bi alderdien arteko lotura bezala (diseinu sortzailea eta hezkuntza), eta gaur egun hori da noraino ari naizen nire burua bideratzen.

 

 

Leire Aranburu leire_aranburu

Leire Aranburu (Irun, 1993) arte-hezkuntzako esparruan hezitzaile eta ikerlaria da. Ibilbide motz baina intentso honetan, Lehen Hezkuntzako gradua ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, beranduago ikerketa master bat burut zuen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako unibertsitateko graduetan Hezkuntza-Artistiko Transdisziplinarreko eskolak eman ditu (MU). Paraleloki, ikertzaile bezala lan egin du Eskola Aldiriak izeneko deialdian, artea eta hezkuntza gurutzatzen diren prozesu eta esperientzien inguruan indagatuz. Gaur egun, ARTikertuz ikerketa taldeko kide da eta doktoradutza egiten ari da EHUn.

 

 

 

Leyre Cano Leyre-Cano

Psikopedagogia eta lehen nahiz bigarren hezkuntzako irakasle izateko ikasketak egin ondoren lan esparru anitzetan aritu da. Gaur egun jolasa ardatz bezala hartuta, prozesu ludikoak bideratzen ditu garapen helburu ezberdinekin hezkuntza munduan nahiz erakundeetan. Hezkuntza eta pedagogia alorrak oso gustoko izan ditut beti. Eta inklusioa, sormena, aniztasuna eta jolasaren potentzial pedagogikoa bezalako gaiek proeiktu ezberdinetan parte-hartzeko grina sortu diote. Helduok geure begirada landu eta eraldatzea gustatuko litzaioke, haur eta gazteei behar dituzten espazio eta egoera pedagogikoak bermatu ahal izateko. Aprendizaia esanguratsuak baimenduz eta haien behar emozionalak ere kontutan izanik.

 

 

Amaia Etxabe

Amaia Etxabe Goikoetxea, arrasatearra, Txatxilipurdi Elkartean oinarri pedagogikoak zehaztu zein egiteko moduak birpentsatzeko berramesten saileko kidea. Ikasketa hauek egindakoa: herri lanen ingeniaritza, Bigarren hezkuntzan, batxilergoan eta lanbide heziketan irakasle izateko masterra. Gaur egun lehen hezkuntzako irakasle gradua egiten.

Post A Comment