Itxiera ekitaldia: ”ESKOLA ETA ESPAZIOA II”

Urtarrilaren 25ean Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian E3 Ezina Ekinez Egiteko Proiektuaren ESKOLA ETA ESPAZIOA II itxiera ekitaldia ospatu zen, eta bertara gerturatu zineten guztiokin 2019an garatutako prozesua partekatzeko aukera izan genuen. Jardunaldia E3 proiektuaren aurkezpenarekin hasi zen, prozesuaren azalpenarekin eta hausnarketa kolektiboa oinarri izanda. Jarraian, Equal Saree kide den Julia Goulak “El espacio como agente coeducador” hitzaldia eskeini zigun, arkitektura, hirigintza eta hezkuntza feminismotik uztartuz. Atsedenaldian hizketan egon eta iritzi desberdinak partekatu ostean, E3 proiektuaren talde multidisziplinarreko kideek euren bizipenak azaldu zituzten eta entzuleen galderak erantzun zituzten. Azkenik, hiru laborategi tailer  egon ziren Amaia Santamaría artista bisualaren , Equal Saree eta nondik estudioren eskutik.

Eskerrik asko gerturatu zineten guztioei, bereziki, bidean parte hartu zenuten ikasle, irakasle, familia eta profesionalei. 

Itxiera ekitaldia nondik 3

Itxiera ekitaldia nondik2

Itxiera ekitaldia nondik4

Itxiera ekitaldia nondik5

 

 

 

Itxiera ekitaldia nondik6

Itxiera ekitaldia nondik7

Itxiera ekitaldia nondik8

Itxiera ekitaldia nondik10