Hausnarketa

Behin hiru ikastetxeak ezagututa eta beharrezko informazioa jasota abenduaren 10ean E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuko aditu taldea bildu da. Elkarrekin hausnarketa sakona burutu da jolas batzuen bitartez eta emaitza interesgarriak atera dira. Mahai inguru batetik abiatuta adituek hausnarketari ekingo diote galdera batzuk oinarri izanda.

Etxetik eskolara, eskolatik hirira. Elkarrekin?

Eskola-espazioetara begira… Zergatik?

Guztiontzako ingurune-hezitzaileak. Nola?

Aurreko azken ariketako galderari lotura eginez… (Ingurune hezitzaile eta inklusiboak, nola?)  Pieza solteen bidez, ingurune hezitzaile eta inklusiboak eraikiko dira jolas batetik abitauta: poltsa batetik lau hitz aterako dira, hitz horiekin lotuta, espazio-ingurune bat sortu/eraikiko da mahai gainean egongo diren pieza/materialak erabiliz. Azkenik, adituek hitz gako batzuk proposatu dituzte eta horiekin lotuta erronka berriak zein galderak proposatu dira.

E3proiektua_nondik_hausnarketa

Post A Comment