Arabako eskolei zuzenduriko deialdi irekia

Deialdi honen bidez, E3 Hibridazketak proiektuan parte-hartu nahi duten Arabako hiru eskola bilatzen dira, proiektuan HHtik hasi eta Batxilergora bitarteko ikasleek parte-hartu dezaketelarik.

Eskola parte-hartzaile bakoitzari deialdi ireki bidez aukeratuko den artista edo sortzaile bat esleituko zaio, hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean, pandemia ondorengo eskolaren inguruko gogoeta utopikoa jasotzen duen bideo labur bat diseinatu eta garatuko duelarik.

Bideo hau, eskola parte-hartzaileak proposatutako espazio espezifiko batetik abiatuko da, eta hausnarketa prozesu horretan, ikuspegi arkitektonikoa, artistikoa eta pedagogikoa uztartzea ere bilatuko da.

Oinarriak

Izen-ematea