ESKOLA ETA ESPAZIOA

Urtarrilaren 26an, 10etatik 14.00tara bitartean ospatuko dugu Gasteizko Europa Biltzar Jauregian E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren “Eskola eta Espazioa” itxiera ekitaldia.

Neuroarkitekturan eta hezkuntza-inguruneetan aditua den Ana Mombriedok (Mallorca) emango dio hasiera ekitaldiari “Neurozientziak eta Hezkuntza-espazioak” hitzaldiaren bidez. Ondoren, 2018/19 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan garatu diren bi esperientziak aurkeztuko dira.  Azken hilabeteetan elkarlanean aritu diren Jolaskide-ko Leyre Cano piskopedagogoak, Oihana Leunda eta Irantzu Lekue artistak eta nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioko Ahinitze Errasti arkitektak prozesua azaltzeaz gain,  proiektuaren protagonista izan diren  Leioako Betiko Ikastolako eta Egibide Ikastetxeko ikasleen testigantza ezagutzeko aukera ere egongo da.

Sarrera doakoa izango da esteka honen bidez izen-emanez:

Izen-ematea

EKITALDIAREN PROGRAMA

10.00-10.20 Harrera eta aurkezpena

10.20-11.20 Hitzaldia. Ana Mombriedo*: “Neurociencia y Espacios educativos”

11.20-11.40 Eskola espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko beharra, E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua

11.40-12.00 Atsedenaldia

12.00-12.30 E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua 2018an, bi esperientzia adituen ikuspegitik

Leyre Cano  psikopedagogoa Jolaskiden

Oihana Leunda artista

Irantzu Lekue artista

12.30-13.00 E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua 2018an, bi esperientzia parte-hartzaileen ikuspegitik. Elkarrizketa Leioako Betiko Ikastola eta Gasteizko Egibide Ikastetxeko ikasleekin

13.00-13.30 E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren bidez garatutako bi ideia-proiektuen aurkezpena

nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioa

13.30-13.45 Itxiera

*Ekitaldi osoan zehar erabiliko den hizkuntza euskara izango da, Ana Mombriedok emango duen “Neurozientziak eta Hezkuntza-espazioak” hitzaldian izan ezik.