Eskerrik asko

Pasa den urtarrilaren 26an ospatu genuen E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren ESKOLA ETA ESPAZIOA itxiera ekitaldia Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.  2018ko edizioan bizitako prozesua partekatzeko aukera izan genuen bertara gerturatu zirenekin, eta Leioako Betiko Ikastolako ikasleak ere bertan izan genituen prozesua aurrez-aurre aurkezten. Ekitaldia Ana Mombriedo arkitekta eta ikerlariaren “Neurozientziak eta Hezkuntza-Espazioak” hitzaldiarekin hasi zen, eta jarraian, 2018/19 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan garatu diren bi prozesuak azaldu ziren Leyre Cano psikopedagogoaren (jolaskide), Oihana Leunda artistaren eta Ahinitze Errasti arkitektaren (nondik) eskutik.

Irudietan ekitaldiaren kronika grafikoa.

 

e3proiektua_nondik_itxiera_00

e3proiektua_nondik_itxiera_01

e3proiektua_nondik_itxiera_02

e3proiektua_nondik_itxiera_03

e3proiektua_nondik_itxiera_04

e3proiektua_nondik_itxiera_05

e3proiektua_nondik_itxiera_06

Eskerrik asko bertara gerturatu zineten guztioi,  eta bereziki, mila esker prozesuan zehar bidelagun izan zaituztegun ikasle, irakasle, guraso eta profesional guztiei.

Post A Comment