E3 Hibridazketak 2021 abian da!

Etxetik eskolara, eskolatik hirira, hiru ardatz hauen inguruan garatuko da E3 Hibridazketak proiektua. Eskola-errealitatea hankaz gora jarri duen Covid- 19ak, eskolak hartzen duen lekuaren inguruan hausnartzera eraman gaitu: 

Zer gertatzen da eskolako mugak desagertzen direnean?

Zer da eskola espazio fisikorik gabe?

Zein funtzio bete beharko luke eskolak ziurgabetasunaren aroan?

Ziurgabetasunaren aroko eskolaren inguruko gogoeta egin nahi da, alor ezberdinetako aditu eta profesionalekin eta hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean. EAEko eskola guztietako ikasle, irakasle, langile eta familiei pandemia ondorengo eskolaren gainean galdetuko zaie, beldurrak, ametsak, esperientziak eta ikaskuntzak jasotzea bilatuko delarik.

Parte hartu nahi izanez gero…

galdetegia