E3 proiektua hastera doa!

Dagoeneko definitu da E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren edizio berri honetan parte hartuko duten eskola eta diziplina ezberdinetako profesional taldea.

Eskola parte hartzaileak Gasteizko Odon de Apraiz ikastola, CEIP Aranbizkarra Ikastola HLHI eta CEIP Mariturri HLHI  dira. Bakoitzean espazio bat izango da aztergai, hirurak kanpo espazioarekin lotura dutelarik. Horrela, tarte espazioa den portxe bat, patio bat eta baratza bat aztertuko dira.

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuan parte-hartzeko interesa agertu eta izen-eman duzuen ikastetxe eta aditu guztioi, eskerrik asko!

Post A Comment