Ikusentzunezko artista-profesionalei zuzenduriko deialdi irekia

Deialdi honen bidez, E3 Hibridazketak proiektuan parte-hartu nahi duten hiru artista edo sortzaile bilatzen dira, beraien lana edozein diziplina artistikoren baitan garatzen dutelarik.

Deialdi honetara aurkeztuko den artista/sortzaileak esleituko zaion eskola-espazio espezifiko batetik abiatuta, pandemia ondorengo eskolaren inguruko gogoeta utopikoak jasotzen dituen bideo laburra diseinatu, garatu eta aurkeztu beharko du.

Oinarriak eta izen-ematea