Aukeratutako 3 ikastetxeak + 3 ikusentzunezko artista profesionalak

Dagoeneko definitu dira E3 Hibridazketak proiektuan parte hartuko duten hiru eskola eta hiru ikusentzunezko artista profesionalak:

Eskola parte hartzaileak Bastida Ikastola (Bastida, Araba), Barrutia Ikastola (Vitoria-Gasteiz, Araba) eta Okondo Eskola (Okondo, Araba) dira.

Bakoitzean, eskola-espazio espezifiko batetik abiatuta, pandemia ondorengo eskolaren inguruko gogoeta utopikoak jasotzen dituen bideo laburra diseinatu, garatu eta aurkeztu beharko dute hurrengo artistek.

AZ VISUAL MEDIA

AZ Visual Media Euskal herrian eta Madrilen kokatua dagoen ikus entzunezkoen eta marketing digitalaren arloan espezializatuko enpresa gara. Lan taldea 6 pertsonak osatzen dugu: Argazkilariak, kamara operadoreak, errealizadoreak eta web diseinatzaileak, besteak beste. Enpresa, norbanako eta erakunde publikoei zerbitzua emateaz gain, telebista eta dokumentalgintzan kokatzen dugu gehien bat gure lan esparrua.

Lan esanguratsu giza, Huntza taldearen “Aldapan Gora” hit ezaguna edo eta “Lasai lasai” singlearen bideoklipak ekoiztu ditugu. Horretaz gain, 2019 ko Ibilaldiko bideoklipa edo eta urtero kaleratzen den Aretxabaletako merkatarien gabonetako kanpainaren spot ezagunak ekoiztu izan ditugu.

Komunikazioa bere orokortasunean da gure jolastokia, sortzaile lanetik egunez egun gure pasioa ogibide bilakatu dugun eremua.

 

GHEADA

Bilbon finkatutako ikus-entzunezko estudioa gara, murgiltze-entretenimenduan, ikusizko arteetan eta eduki originalen sorkuntzan espezializatua. Espainiako eta nazioarteko hainbat esparrutan egin ditugu lanak: musika-jaialdiak, antzerkia, bideo-mappinga, artea, dokumentalak, publizitatea eta hamaika formatu. Gure lanak teknikak eta estiloak uztartzen ditu, eta, horrekin batera, estilo eklektikoa garatu dugu historiaren zerbitzura. Atsegin handiz ekoitzi ditugu Gau Zuria, Arriaga Antzokia, Blanc Produccions, Ubiqa, Kabia Teatro, Horman Poster edo Bas jaialdirako proiektuak, besteak beste.

 

SERGIO AZKARATE

Sergio Azkarate deitzen naiz, eta 26 urteko gasteiztarra naiz. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatuta EHUtik, bideogintzan aritu naiz azken urteetan. Graduatu eta gero bideo korporatiboak egiten ibili naiz, Gasteizko Udaletxearentzat eta UEUrentzat, adibidez.

Aurreko urtean nire lehen proiektua garatu nuen, Erroak dokumentala, Arabako herri txikien eta landa-eremuaren despopulatzearen inguruko dokumental motza. Oraintxe bertan jaialdi ezberdinetatik aurkezten ari naiz dokumentala, etorkizunerako beste proiektuak garatzen ditudan bitartean.

 

E3 Hibridazketak proiektuan parte-hartzeko interesa agertu eta izen-eman duzuen ikastetxe eta aditu guztioi, eskerrik asko!